XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Ez al zenekien? Bai, astebeteko epea eman omen die.
Gainera, Anna Obsessioneko medikuarekin joango da eta Gabrielle bakarrik geratuko da
Nire etxera etor daitekeela esan diot, oso esperientzia positiboa izan litekeela biontzat; baina bera dudatan dago.
- Esaidazu egia: oraindik jarraitzen al du Obsessionen?
Bart, hain zuzen, harantza nindoan kaleko zalaparta hura sortu zenean.
- Ez, atzera zabaldu dutenetik ez da hara agertu.
Egunak pasiatzen ematen ditu, lehen esan dizudan bezala, zugandik ere desitsasteko...
Baina beno, Obsessionetaz behintzat zera esaten du, ez direla bere ditiak aurrerantzean hara presentatuko.
Luze jotzen zuen solasaldiak, eta zenbat galdera nolabait ere argitu orduko, makina bat berri agertzen zen kalabozoaren ospelean.
- Beti pentsatu izan dut erlijioa oraindik egin ez den pelikula eder bat aldez aurretik ikustea bezala dela
Aizu, indiskrezio handiegia ez bada, zer egitea pentsatuta daukazu hemendik irteterakoan?, Gabriellek oso irakasle ona izan behar duzula esan zidan, horri ekingo al diozu berriro?
- Afrika aldera joateko asmoa daukat.
Hemendik alde egin behar dut...
- Gabriellek ere aipatu zidan horrelako zerbait.
Egia esan, berak ziurtzat jotzen du hemendik joango zarena, gainera egokiena erizten dio